Gizon bat ikerketapean babestutako espezieak edukitzeagatik
Faunaren kontrako delitua leporatuta ikertzen ari da Ertzaintza gizona.
23 urteko gizon bat ikertzen ari da Ertzaintza mehatxatutako espezietako hiru suge eta musker bat edukitzeagatik. Larunbatean 07:30ean Ertzaintzaren patruila batek deia jaso zuen esanez konfinamendua urratzen ari zen gizon bat zegoela kalean. Berehala bertaratu, eta plastikozko poltsa batean suge bat zuen gizon bat aurkitu zuten.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri ziren ertzainak, sugea babestutako espezieren batekoa zen galdetzeko; hala zela baieztatu zieten, zehazki, Natrix Mauras familiakoa, Segurtasun Sailaren arabera. Suge hori, basa espezieen babes berezirako katalogoan txertatuta dago. Sugea berehala jaso zuten egoki batera eramateko.
Musker berde bat eta beste bi suge zituela jakinazuen Ertzaintzak hurrengo egunean, animalien zentro batean. Ertzaintza eta basozain bat bertaratu ziren eta beste hiru animalia horiek ere babestutako espeziak zirela baieztatu zuten. Basozainaren esku utzo zituen Ertzaintzak hirurak beren ingurune naturalean uzteko.
Horrenbestez, faunaren kontrako delitua leporatuta ikertzen ari da Ertzaintza gizona.