Bi eremu egokitu dituzte, ordu puntetan zaila zelako oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza zaila zelako; Fanderiako bidegorria da bata, eta Iztietako pasealekua bestea.
Udalak martxan jarritako bonuen kanpainan 39 establezimenduk eman dute izena. Oraindik izena eman daitekeela gogorarazi du udal erakundeak.
Lezoko udaleku irekiak, bertan behera gelditu dira Lezoko Udalak jakinarazi duenez. COVID-19agatik aurten ez dago Udan Jostatzera.
2019 eta 2020an jaio diren haurren gurasoek, Uztargi eta Goialde haur eskoletan matrikula ditzakete gaurtik hasi eta ekainaren 8ra arte. Izena emateko bi modu daude, telematikoa haur eskolen web orrian sartuta, edo presentziala. Azken hori ekainaren 1etik 8ra bitartean izango da 09:00etatik 14:00etara.
Orain arte bezala, ostiralero egingo dute kartelada; baten beharrean, bi izango dira. 70 urtetik gorakoek 19:00etan egingo dute elkarretaratzea Herriko Plazan; gainontzekoek, berriz, 20:00etan kartelada ohiko lekutik abiatuta.
Elkarretaratzea egingo dute ostiral arratsaldean, Done Eztebe plazan.
Martxoan ere sailkatu zen lehenengo eta saria eskuratu Gartziak, eta aurreko astean, berriz ere izan da taldekideen artetik azkarrena eta jakintsuena.
Foka bat azaldu da gaur arratsaldean Oiartzun ibaian, Iztieta auzoan.
Faunaren kontrako delitua leporatuta ikertzen ari da Ertzaintza gizona.
Lezoko euskal presoen aldeko kartelada bihar itzuliko da. 20:00etan, 30 bat minutuko elkarretaratzea egingo dute Gurutze Santuaren plazan.
Kultur Aniztasunaren Eguna da gaur, eta horren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak.
Orain arte Gazte Mailako taldearen arduraduna izan da Fernandez. Ekaitz Auzmendiren ordezkoa izango da Fernandez.
Hamar egun positibo berririk gabe Oarsoaldean. Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, maiatzaren 11tik ez dago infektatu berririk eskualdean.