Silo plastikoak jasoko dituzte datorren astean
Herriko bost auzoetan jarriko dituzte bilketa puntuak. Astelehenetik aurrera utz daitezke plastiko horiek. Datorren ostegunean jasoko dituzte.
Datorren ostegunean (hilak 28), Oiartzungo Udalak silo plastikoen bilketa berezia egingo du. Belar bolak biltzeko erabiltzen den materiala herriko bost tokitan jasoko du: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Bizardia elkartearen atarian (Gurutze); Gaintzabal bideko sarreran (Karrika) eta, Zerradi poligonoko aportazio-gunearen ondoren eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan (Ugaldetxo).
Baserritarrek astelehenetik asteazkenera utzi beharko dituzte plastiko horiek. Beste hondakinik gabe eta sokarekin lotuta utzi beharko dituzte bost toki horietan.
Zalantzaren bat duenak, astelehenetik aurrera dei dezake, honako telefono zenbakira: 943 49 03 77. Arreta zerbitzu horren ordutegia 08:00etatik 11:15era izango da.