Oihalgintzarekin lotutakoak izan ziren lehenengo fabrikak
Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hirugarrena.

Oihalgintzarekin lotutakoak ziren enpresa gehienak, baina bestelako jarduerak ere eman ziren bertan, zeintzuk?
Bai, hasiera batean hala izan zen. Bigarren Karlistadak eztanda egin zuenean, 1872an zazpi fabrika ziren Errenterian, eta ia 1.000 langile ari ziren horietan. Gerra arte, herria, langile herria zen, edo fabriketan edo baserritan egiten zuten lan. Gero bazeuden familiak komertzioetan, ostalaritzan lanean, neskame asko ziren ere, baina gehienak fabrika langileak edo baserri langileak ziren.
Zazpi lantegi horietatik lau ziren liho fabrikak, gero Asturiana eta 1858 urtean zabaldu zuten zurrategia zeuden.
Karlistadan lihoko bi fabrika txikienak itxi eta berriro industria berpiztu zenean, 1880 inguruan, gerra osteko garaian, industria pila etorri ziren arlo anitzetan aritzen zirenak: galletera, papelera, lanera, iute, arrosario lantegia… Aniztu egin zen industria eta lihoarekin lotuta Fabrika Handia —herriko handiena zen gainera— eta beheko kalean zegoen beste lantegi bat. Elikagaien industria, likorerak, Niessen … azaldu ziren. Lihoa ez zen hain garrantzitsua izan hortik aurrera herriko industrian.