Hamar egun positibo berririk gabe Oarsoaldean
Hamar egun positibo berririk gabe Oarsoaldean. Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, maiatzaren 11tik ez dago infektatu berririk eskualdean.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 20) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. Berriz ere, zero positibo Oarsoaldeko lau herrien artean. Maiatzaren 11 izan zen infektatu berriren bat izan zen azken eguna eskualdean.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 19ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 119 (=)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.