Lezoko udaleku irekiak, bertan behera
Lezoko udaleku irekiak, bertan behera gelditu dira Lezoko Udalak jakinarazi duenez. COVID-19agatik aurten ez dago Udan Jostatzera.
Lezoko Udalak jakinarazia du Udan Jostatzera udaleku irekiak aurten ez direla egingo, COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta. “Osasun agintarien gomendioei jarraiki, egitasmoa bertan behera uztea erabaki dugu”, esan dute udaletik.
Urtero 200 hau inguru izaten dira Lezoko udaleku irekien onuradun. Horien eta begiraleen nahiz bestelako arduradunen osasuna eta ongizatea bermatzea da udalaren asmoa neurriarekin. Gainera, hilaren 14ko Eudelen agindua bere egin dute herriko agintariek: irailaren 15era bitarte antola daitezkeen oinarrizko gomendioak ematen ziren bertan, eta espresuki aipatzen zen udalekuek bertan behera gelditu behar zutela.