Arropa eta oinetakoei zabalduko die tartea azoka txikiak astelehenetik
Udalak baimena eman du, datorren astelehenean konfinamenduaren arintzearen barruan bigarren fasea aplikatuko dela aurreikusita dagoelako. Hala ez balitz, baimena indarrik gabe geldituko litzateke.
Datorren astelehenetik aurrera arropa eta oinetako postuak izango ditu berriro azoka txikiak. Garbitasun eta segurtasun arau guztiak bete beharko dituzte, eta astelehenero, gehienez, 22 postu izango dira azokan. Zerrenda bat jarraituz, txandakatzen joango dira postu horiek.
Joan den astelehenean zabaldu zuten berriro azoka txikia baina soilik elikagai postuentzat. Udalak baimena eman du, datorren astelehenean konfinamenduaren arintzearen barruan bigarren fasea aplikatuko dela aurreikusita dagoelako. Hala ez balitz, baimena indarrik gabe geldituko litzateke.
Datorren astelehenetik aurrera, beraz, aukera izango dute azoka txikiko merkatariek Panierreko aparkalekuan aparkatzeko, alarma egoeraren aurretik ohikoa zen bezala. Horrenbestez, herritarrei eskatu die udalak eremu hori ibilgailuz libre uzteko asteleheneko 08:00ak baino lehen.