
EUDELen gomendioei kasu eginez, sanjoanak, sanferminak, sanpedroak, karmenak eta santiago jaiak bertan behera uztea erabaki du Pasaiako Udalak.

Astelehenean bigarren fasean sartuko da Oarsoaldea. Zer egin daiteke? Albiste honetan egin daitezkeen hainbat jardueraren zerrenda.

Ordutegi malgutasunik ez Lezon, biztanle dentsitateagatik. Espainiako Osasun Ministerioak gaur jakinarazi du 10.000 biztanletik beherako herrien ordutegi baldintzen zerrenda.

LGTBIfobiak Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako ikastetxeetan duen eraginaren tesia egin du Enara Larrainek. Emaitza nagusia: bide luzea dagoela aurretik, eta gizartea LGTBIfobikoa dela.

Datorren astetik aurrera ateak zabalik izango dituzte Oarsoaldeko eta Bidasoko hainbat ikastetxek. Behar akademikoak dituzten ikasleak baino ez dira joango klasera.

Zamalanetarako ordutegia ere, bere ohiko ordutegira itzuliko da.

Mikroenpresei eta norberaren konturako langileei bideratuko lirateke diru-laguntzak. Jarduera ekonomikoa eten behar izan dutenek 1000 euro eta murriztu dutenek 500 euro jasotzea proposatu du Lezoko EH Bilduk.

Ilustratzaile oiartzuarra bidea urratzen ari da ilustrazioaren munduan. Zalantzaz betetako hasiera atzean utzita, pintzela ez du eskutik kentzen. Iaz sei erakusketatan ikusi ahal izan ziren bere lanak.

Duela hamabi egun ekin zion gose eta egarri grebari Ruizek. Espetxean protestak egiten ari zen beste hainbat euskal presorekin batera COVID-19ak espetxeetan duen eraginaren aurrean neurriak har ditzaten eskatzeko. Horietako protesta bat amaitzean, hainbat funtzionario bere ziegara joan eta mehatxatu egin zuten

Gasteizko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak egingo dituzte uztailaren 12an. Udalaren Informazio Bulegoan ikus daitezke hautesle zerrenda horiek.

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiko entrenatzaile da Igor San Miguel. Astigartarrak bigarren denboraldia izango du aulkian.

Txirrindularia erori eta mina hartu du sorbaldan. Ondorioz, Ertzaintzaren erreskate unitateak helikopteroarekin salbatu du.

Udalak baimena eman du, datorren astelehenean konfinamenduaren arintzearen barruan bigarren fasea aplikatuko dela aurreikusita dagoelako. Hala ez balitz, baimena indarrik gabe geldituko litzateke.

Koronabirusa eta hari lotutako ondorio ekonomiko, sanitario eta sozialak izango dira dira udalbatzak jorratuko dituen gaiak.

Udalaren Zu! Arreta zerbitzuan ikusi ahalko dira zerrendak astelehenetik ostiralera, eta Udaltzaingoan larunbat eta igandeetan.

Segurtasun neurriak hartuko dituzte bigarren hilabetez, eta ez da publikorik egongo. COVID-19aren harira hartuko dituzten neurriak aztertuko dituzte.

Plenoaren publikotasuna bermatze aldera, zuzenean jarraitu ahalko da streaming bidez.

Harpidedunek eta irakurleek euren ikuspegiaren berri eman dezaten galdetegia egin du hedabideak. HITZA-ren asmoa da 2021eko urtarrilean papereko edizio berritua argitaratzen hastea