Uztailaren 12rako hautesleen zerrenda kontsulta daiteke astelehenetik aurrera

Gasteizko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak egingo dituzte uztailaren 12an. Udalaren Informazio Bulegoan ikus daitezke hautesle zerrenda horiek.

Datorren uztailaren 12an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak egingo dira. Horrelako kasuetan ohikoa izaten den bezala, hautesleen zerrendak aukera izango da, ea norbera bertan dagoen ala ez ikusteko.

Horiek kontsulatu eta balizko alegazioa jartzeko, datorren astelehenetik aurrera ikus ahal izango dira zerrendak. Ekainaren 1ean bukatuko da epea.

Udal Informazio Bulegoan ikus daitezke zerrendak, astelehenetik ostiralera. Ordutegia honakoa izango da: 08:30etik 13:30era. Informazio gehiago behar duenak, 901 10 19 00 edo 943 32 76 80 telefono zenbakietara dei dezake. Bestela, Espainiako Estatitiska Institutu Nazionalaren webgunean begira dezake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.