Barruti guztietako jaiak, bertan behera
EUDELen gomendioei kasu eginez, sanjoanak, sanferminak, sanpedroak, karmenak eta santiago jaiak bertan behera uztea erabaki du Pasaiako Udalak.
Aurten ez da jaien birarik izango Pasaian. Udalak jakinarazi berri duenez, EUDEL, Euskadiko Udalerrien Elkartearen gomendioei kasu egin eta lau barrutietako jaiak ez dira egingo aurten. COVID-19ren hedatze berririk ez emateko, ezinbestekoa hainbat segurtasun neurri bermatuak izatea, bereziki gutxieneko tartea.
Pasaiako Udalean jakitun dira jaiek zoriontasuna eragiten dutela herritarrengan. Baina jaietan tarte hura zaintzea oso zaila denez, aurten ez da aukerarik izango sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, karmenak eta Santiago jaiak ospatzeko.