Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Galleta usainak herria hartu zuenekoa

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, laugarrena.

Olibet Galleta fabrikako langileak, garaiko postal batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/22

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, laugarrena.

Olibet Galletak lantegiak, izena ere eman zien errenteriarrei, galleteroak. Zein garrantzia izan zuen lantegi horrek?

Gauza bitxia da, nire ustez galletero izen hori kanpokoek jarri zuten, ez oreretarrek, herriko jendeak ikur industrial bezala ikusten zuen gehiago fabrika handia, Lino, lehenengoa izan zelako eta historia luzea zuelako galletera heldu zenerako.

Papelera ere oso bitxia zen. Makina bat zen lantegi osoa, makina luze handia, oso erakargarria eta berezia zen. Zergatik Villa Galletera? Kazetari batek esaten zuen usainagatik zela. Galletera tren geltoki ondoan zegoen eta Errenteriarta trenez iristen zirenak aurkitzen zuten lehenengo gauza Olibet Galleta fabrika zen; agian sumatutako lehenengo usaina ere, galleta usaina izan zitekeen. Trenez baina askoz gehiago etortzen ziren ordea, tranbiaz.

Galleteraren arrakastak publizitatearekin zerikusia zuela uste dut nik, eta batez ere produktu batekin: maria galletak. Espainiako merkatuan Olibet izan zen Maria galletak sartu zituena. Gero beste enpresa batzuk, hogei urte geroago ezaguna egin zuten, baina lehenengoa Olibet izan zen. Maria galleta oso merkea zen, eta arrakasta handia izan zuen herri xumean, gosarietan eta meriendetan arrakasta lortu zuen. 1920 arte maria galleta Olibet moduan ezaguna izan zen.

Frantziatik egiten zuten garaiko publizitate garrantzitsua, postalak erabiltzen zituzten askotan beren Bordele, Paris edota Errenteriako fabriketako langileak fabrikatik ateratzen edo lanean erakusten zutenak. Irudi horiek ezaguna egin zuten. Kartelak erabiltzen zituzten, prentsan publizitatea egiten zuten  eta kromoak ere bazituen, seguru aski halako tresnek izan zuten bere pisua. Maria Cristina erreginak Donostian oporrak pasatzen zituenean Errenteriara etortzen zen bere korte osoarekin, antza gustukoak zituen Olibeteko biskuitak eta galletak , eta hori ere erabili zuten Madriden eta Donostian publizitatea egin eta ezaguna egiteko. Oso bitxia da nola erabili zitekeen publizitatea garai hartan, eta Olibetek oso ondo egin zuen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.