Ordutegi malgutasunik ez Lezon, biztanle dentsitateagatik
Ordutegi malgutasunik ez Lezon, biztanle dentsitateagatik. Espainiako Osasun Ministerioak gaur jakinarazi du 10.000 biztanletik beherako herrien ordutegi baldintzen zerrenda.
Espainiako Osasun Ministerioak iragarri zuen 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, osasun larrialdi egoeraren barruko ordutegiak ezabatuko zirela. Baina gau publikatu duen jakinarazpenean (Espainiako Aldizkari Ofizialean), beste baldintza bat jarri du ordutegian malgutasuna lortzeko: kilometro koadroko 100 biztanle baino gutxiagokoa izatea udalerri horien dentsitatea. Lezok kilometro koadroko 720,4 biztanleko dentsitatea du (EUSTAT, 2019).
Beraz, indarrean zeuden ordutegiekin egin ahal izango dira kaleko jarduerak gaur (ostirala), bihar eta etzi (igandea): 06:00-10:00 eta 20:00-23:00 tarteetan paseoak eta kirol jarduera egiteko tartea; 10:00-12:00 eta 19:00-20:00 adinekoen tartea; eta 12:00-19:00 haurrekin paseoan ateratzekoa. Hori astelehenean aldatu egingo da, Gipuzkoa osasun larrialditik irteteko bigarren fasean sartu baitute.
Lezok bai dituela 10.000 biztanle baino gutxiago, baina dentsitatearen baldintza ez du betetzen. Beraz, hurrengo faseetara zain egon beharko dute herritarrek irteera malgutasuna baliatzeko. Adibidez, Gipuzkoa bigarren fasera pasatzen bada, bai aplika daitekeela ordutegi askeen araua Lezon, eta Oarsoaldeko gainontzeko herrietan (baldintza zehatzen zain betiere).