Koronabirusa garaitzeko borroka kolektiboa ondo doa Oarsoaldean: 12 egun positiborik gabe
Koronabirusa garaitzeko borroka kolektiboa ondo doa Oarsoaldean: 12 egun positiborik gabe, Osasunn Sailak gaur zabaldu dituen arabera,
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 22) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. Horren arabera, 12 egun dira jarraian Oarsoaldeko herrietan infektatu berririk ez dagoela. Oarsoaldeko lau herrrietako martxoaren hasieran abiatu zuten koronabirusaren kontrako borroka kolektiboaren emaitza da hori. Birusa garaitzen ari dira herritarrak.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 21eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 119 (=)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)