Koronabirusaren kontrako borroka irabazten ari da Oarsoaldea
Koronabirusaren kontrako borroka irabazten ari da Oarsoaldea. Jada hamahiru egun jarraian dira infektatu berririk ez dagoela eskualdean.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 23) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. Itxaaropena indartzeko datu gehiago eskualdean: azken orduetan ez da COVID-19agatik positibo berririk izan, beraz, hamahiru egunez segidan ez da infektatu berririk izan Pasaian, Oiartzunen, Lezon eta Errenteria-Oreretan. Zorionak!
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 22ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Errenteria-Orereta: 119 (=)
Pasaia: 50 (=)
Oiartzun: 25 (=)
Lezo: 21 (=)