Hamargarrena ezin izan du ospatu Otxote Topaketak, momentuz
Hamargarrena zuen aurten. Gogotsu ari zen prestatzen Niessen Elkartea, topaketa bera, zein urteurren biribila osatzeko egitaraua, erakusketa tartean.
Hamargarrena zuen aurten. Gogotsu ari zen prestatzen Niessen Elkartea, topaketa bera, zein urteurren biribila osatzeko egitaraua, erakusketa tartean. Ez da posible izan ordea, COVID-19aren eraginez, urteurrena ospatu gabe, eta Otxote Topaketarik gabe gelditu dira aurten errenteriarrak. Momentuz, hori bai, aurten ez bada, hurrengoan ospatuko dutelako.
Topaketa ez, baina urteurrenaren harira, bideoa osatu dute, antolatzaileek, Alberto Mendigutxia Niessen Elkarteko eta Karnaba Otxoteko kidea buru, Agustin Makazaga Makatza Niessen elkarteko presidenteak, Fernando Lopetegi Otxote Topaketako sukaldariak, eta bertatik pasa diren otxoteetako ordezkariek. Duela hamar urte hasi zen Niessen elkartea Otxote Topaketa Jose Angel Parada zenaren eskutik. Hura gogoan mintzatu da Mendigutxia bideoan, “berekin hasi ginen, jada ez dago gurea artean, baina bere izpiritua, nolabait ere, gugan da oraindik”.