SOS Arrazakeriak eta Oarsoaldeko Mugimendu Feministak erresistentzia kutxa antolatu dute, egoera zaurgarrienean dauden emakumeei laguntzeko.
Hamargarrena zuen aurten. Gogotsu ari zen prestatzen Niessen Elkartea, topaketa bera, zein urteurren biribila osatzeko egitaraua, erakusketa tartean.
Lezo-Donibane bidegorria buka dezala eskatu dio Eguzkik aldundiari. Azpiegitura osatzeko fase bakarra falta da, baina Eguzkiren arabera, zati arriskutsuena da.
Asteazkenetik aurrera egin ahal izango dira maileguak. Harrera bakarrik egongo da irekita, eta segurtasun neurriak hartuko dituzte. Mailegurako bakarrik irekiko dute.
30 urtez elkarlanean aritu ondoren, elkarren arteko harremana eten dute Donibaneko arraun elkarteak eta energia enpresak.
Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, bosgarrena.
Hilaren 28tik uztailaren 2ra arte martxan izango da posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko zerbitzua, alderdiak Trintxerpen duen egoitzan.
Haien etorkizuna arriskuan dela ikusarazteko, elkarretaratzea egingo dute bihar Trintxerpeko alkateordetzan 12:00etan. Pasaiako Udalari iragarritakoak betetzea eskatuko diote.
2009 eta 2012 artean jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena Touringen futbol eskolan parte hartzeko.
Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
PCR positiborik ez berriz ere Oarsoaldean, hamalaugarren egunez jarraian. Gaur, test azkarren emaitzak erantsi dizkiote infektatuen zerrendari.