[Bideoa eta galeria] Ruizen aldeko elkartasun erakustaldia, berriro
Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak bizi duen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko mobilizazioa egin zuten atzo berriro, Errenteria-Oreretan.
Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak bizi duen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko mobilizazioa egin zuten atzo berriro, Errenteria-Oreretan. Euskal presoak borroka abiatu, eta gose eta egarri greban egin ditu hamabi egun. Ostiralean ospitaleratu egin zuten, auto judizial bat medio, bere egoera oso larria zelako, eta egun Murtzia II espetxeko erizaindegian dago. Egarri greba utzi du Ruizek, baina gose grebarekin jarraitzen du, gaur 15. eguna du protestan Txantreakoak.
COVID-19aren osasun larrialdiaren aurrean babes eta osasun neurriak har zitzala eskatzeko protesta egin zuen Ruizek beste euskal preso batzuekin batera. Protesta horietako baten ostean, kartela kendu zion espetxe funtzionario batek, eta ondoren euskal presoaren ziegara joan ziren eta hura mehatxatu. Testuinguru horretan ekin zion gose eta egarri grebari Ruizek.
Ruizen aldarrikapen taula, hemen ikus daiteke.
Atzo berriro erakutsi zioten elkartasuna Ruizi eta gainontzeko euskal presoei Errenteria-Oreretan. Hamarnaka lagunek manifestazioa egin zuten herriko kaleetan barrena. Ruizek borrokaldian jarraitzen duen bitartean, egunero 20:00etan egingo dute haren aldeko protesta; ostiraletan berriz, 20:30ean izango da. Argazkiak eta bideoa Herri Erantzuna, protestaren deitzaileak egindakoak dira.