Posta bidezko botoaren gaineko informazioa emateko bulegoa zabaldu du PSE-EEk
Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeak uztailaren 12an izango direla jakinarazi du Iñigo Urkulluk. Horren harira, eta mahaira bozkatzera joateko aukera izango ez dutenentzako bulegoa zabaldu duela Herriko Etxean jakinarazi du Errenteriako PSE-EEk. Bertan posta bidezko botoa bideratzen lagunduko diete bertaratzen direnei, gaurtik hasi eta uztailaren 2ra bitartean. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Gaixorik edota elbarri dauden pertsonek, gainera, etxetik bozka dezaketela gogorarazi du PSE-EEk notarioaren bidez, eta horren gaineko informazioa ere zabalduko dutela ireki duten bulegoan jakinarazi du. Telefonoz ere emango dute informazioa; horretarako, 943 51 99 99 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek.
