Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Udalaren "utzikeriaren" aurrean, elkarretaratzea deitu dute biharko ostalariek

Haien etorkizuna arriskuan dela ikusarazteko, elkarretaratzea egingo dute bihar Trintxerpeko alkateordetzan 12:00etan. Pasaiako Udalari iragarritakoak betetzea eskatuko diote.

Ostalariek eguerdirako deitu dute elkarretaratzea, Trintxerpeko Alkateordetzaren aurrean.
Pasaia
2020/05/25

Pasaiako ostalariak “suminduta” daudela adierazi dute gaur ohar baten bidez. Suminduta, COVID-19aren aurrean, udalak ostalariekiko izan duen “utzikeria” dela eta. “Abandonaturik” sentitzen direla adierazteko, elkarretaratzea egingo dute bihar Trintxerpeko alkateordetzan, 12:00etan. Pasaiako ostalari askok ziurgabetasunez betetako etorkizun bat dute aurretik. Halako egoera berri baten aurrean, udalak “informazioa eta laguntza” ematea espero zutela adierazi dute. Baina orain arte ez dute esperotako sostengua jaso.

Ostalariek oharrean azaltzen dutenez, hilaren 5ean Izaskun Gomez alkatearekin bildu ziren, emango ziren urratsen berri izateko. Premiazko hainbat gai jorratu zituzten bileran. Diru-laguntzen ingurukoak, une hartan zehaztea ezinezkoa zela adierazi zien alkateak. Zergak ordaintzen jarraitu beharko dute, baina gero itzuliko zaie egindako ekarpena. Oharrak dionez gainera, musukoak eta gelak lortzen laguntzeko prest agertu zen Gomez. Bigarren bilera bat ere iragarri zuen udal gobernuburuak, hurrengo asterako.

Gaurko egunez, udalaren berririk jaso gabe jarraitzen dutela jakinarazi dute Pasaiako ostalariek,  “maiatzaren 5ean genuen ezjakintasun bera dugu. Are gehiago, Udaltzaingotik zein Ertzaintzatik iristen zaizkigun mezuak kontraesankorrak dira, zergak ez zaizkigu itzuli, ez dakigu nola zabaldu edo jar ditzakegun terrazak, gainera faktore ekonomikoak gure taberna asko arriskuan jarri ditu, akaso betirako”. Haien egoeraz ohartarazteko, eta ostalaritzaren sektoreak egindako “ekarpen soziala” defendatzeko mobilizatuko dira bihar Trintxerpen ostalariak, baita nahi duten herritarrek ere.

Inguruko udalak eredu hartuta, “ekarpenak” egin ditzala eskatu diote Pasaiako Udalari, betiere nabarmenduz ekonomikoez gain, bestelakoak ere izan daitezkeela ekarpenak. Gauzak horrela, eskari hauek dira bihar jarriko dituztenak mahai gainean:

  • Udaltzain zein Ertzaintzarekin eztabaidak ekidite aldera, udal ordenantzak idatziz irits daitezela, ez ahoz.
  • Establezimenduen eta terrazen plaza kopurua zehaztea eta eskuzabaltasunez jokatzea.
  • Udalak, ostalariekin batera, elektrizitate enpresei eskatzea tasak establezimenduek har dezaketen jende kopuruaren araberakoak izatea.
  • Udal zergak, ostalarien salbuespenezko egoerara egokitzea.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.