Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Industrializazioaren ondorioak Errenteriarentzat

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, seigarrena.

Fabril Lanera fabrikaren kanpoaldea. Argazkia: Kutxateka
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/26

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, seigarrena.

La pequeña Manchester. Origen y consolidación de un nucleo industrial 1999an idatzi zenuen liburuan, industrializazioak Errenteriaren bizimoduaren kalitatearen gainbehera ekarri zuela diozu. Zein ondorio izan zituen industrializazioak herriarengan eta herritarrengan?

Garaiko izkribu guztietan, prentsan, instituzioen adierazpenetan XX. Mendeko historian industria beti azaltzen da kutsu positibo batekin, goraipatzen da, modernitatea eta aurrerapenarekin lotzen da, makinaria eta aurrerapen teknikoekin, energia eta makinekin, trenarekin… zoriona ekarriko zuela uste zen. Industrializazioak, gainera herriari ekarri zion biztanleriaren garapena, mende luze batean ia handitu gabe zegoen populazioa Errenterian, eta horrek esan nahi du herritik kanpora belaunaldi bakoitzeko hainbat lagun herritik kanpora joaten zirela, emigrazioa zegoela. Hori aldatu zen industrializazioarekin, eta jendeak ez du herritik atera behar lana aurkitzeko; alderantziz, kanpotik datoz langileak Errenteriara fabriketara.

Industriaren garapenak beste ofizioen berreskuratzea ere ekarri zuen, merkataritzarena adibidez. Dena onuragarria ikusten zen eta normala zen goraipatzea.

Baina badira testigantza batzuk dena ez zela hain polita esaten dutenak. Ni hasi nintzen ikertzen langileak nola bizi ziren garai hartan, zein bizi baldintzak zituzten, eta aurkitu nuena izan zen, heriotza tasa industria hasita hazten hasi zela fabrika handiak martxan jarri zituztenean, modu nabarian 40 urtez; gero eta industria gehiago, gero eta heriotza tasa altuagoa herrian. Konparatuta baserri eremua eta hiribilduaren eremua, industria zegoen lekua, beti igotzen da industriagunean, hiribilduan, baina mantentzen da betiko parametroetan nekazaritza eremuan. Horrek esan nahi du, osasunean eta bizi baldintzetan eragin kaltegarria izan zuela industriak.

Hori horrela egin zuten hiru faktore aurkitu nituen: janaria oso eskasa zen langileentzat. Iturria soldata da, oso txikia zen familia osoa mantentzeko eta soldata horrekin orokorrean langileen artean oso eskasa zen elikadura; etxeak ere oso zikinak eta higienerik gabekoak ziren; izan ere, soldata horrekin ezin zuten etxe egokirik ordaindu. Adibidez, 40 urtean hiribilduaren biztanleria hirukoiztu egin zen, 700 pertsonatik 2.000 pertsonaraino igo zen, baina espazioa bera zen; espazio berean herritarren kopurua hirukoiztu egin zen, eta hori hiribilduan gertatu zen. 1890 arte ez zen espazioa handitu. Horrekin esan nahi dut, espazioa pertsona bakoitzeko oso txikia zela.

Kontuan hartu behar dugu garai horretan ekonomia eta politika erabat liberalak zirela, estatuak ez zuela esku hartzen gizartean eta ekonomian, eta ez zegoela hirigintza planifikaziorik; ez zegoen gizarte segurantzarik, jabeek erabakitzen zuten fabrikak non jarri, eta herri erdian izan zitekeen. Bigarren faktorea da hori.

Hirugarren faktorea, berriz, lan baldintzekin lotutakoa da; oso nekagarriak ziren, osasuna kaltetzen zuten, oso gogorrak ziren lan baldintzak, ordu pila egiten zituzten fabriketan eta horrek eragin handia izan zuen langileen osasunean.

1902an, ia 60 urte pasa zirenean industrializazioa heldu zenetik Ricardo Urgoiti Zinegotzi eta medikuak esaten zuen herriko etxea asko, argitasun eta aireztatze eskasekoak, usain txarrekoak eta zikinak zirela. Barruan pertsona asko bizi ziren higiene neurri eskasekin. Arrazoi horiengatik, tuberkulosiak askoz gehiago jotzen zuen hiribilduan baserri eremuetan baino. Kamara sepulkralekin konparatzen ditu zinegotzi eta medikuak langileen etxeak, zerion usainarengatik, eta horrek erakusten du baldintza erabat txarrak zirela. Oso gogorra da. Udalean hirigintza plan bat egitea proposatzeko erabili zuen diskurtso hori Urgoitik. Oso eskasa zen estolderia garai horretan, eta jende metaketa erdigunean oso handia; ez zegoen etxeetan ur korronterik, bakarrik plazako iturrietan, eta elektrizitatea sartzen hasiak ziren baina langile gehienek ez zuten halakorik etxean.

Industriarekin herriko aberastasuna pila handitu zen nekazaritzarekin alderatuta, baina etekin gehienak fabriketan inbertitzeko eta bestalde sozio kapitalistei etekinak emateko baliatu zituzten. Aberats horiek gehienak, herritik kanpo bizi ziren, Belgika, Frantzia, Madril edo Donostian. Herritarrek industria gutxi eta batez ere txikia jarri zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.