Eudelek orain dela hiru aste iragarri zituen "test masiboak" egiteke daudela dio sindikatuak; "larritzat" jo du bi hilabete eta erdiren ondoren "lehen lerroan dauden langileei testik egin ez izana".
Asteleheneko eraso matxista salatzeko elkarretaratzea ostegunean, 18:30ean, Gurutze Santuaren plazan. Gaxuxak antolatu du, erakundeen babesarekin.
Gizon bat atxilotu dute Lezon, emakume bati eraso egiteagatik. Ertzaintzak gizona atxilotu, eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.
Antxo, Donibane, San Pedro eta Trintxerpeko ostalariek udalak haiekiko duen "utzikeria" salatu dute gaur. Segurtasun neurriak betetzeaz arduratu dira.
Espero zenaren konfirmazioa iritsi da: mendekosteak, bertan behera. Gaur egin du jakinarazpen ofiziala udalak. Bi diana izango dira asteburuan.
Osasun neurri guztiak hartuko ditu Oiartzungo Udalak. Horregatik, lehenik txanda eskatu beharko da, eta hainbat muga izango ditu oraindik.
Pandemiarekin berrasmatzea tokatzen ari zaio bati baino gehiagori. Horren harira, eta udaberriari keinu eginez, maskara horiek kolorez eta lorez janzteko gonbita luzatu du Idoia Lizeaga sortzaileak. Tailerra antolatu du horretarako.
Kauso, Martuzenegi, Pikokarate eta Zaria mendietan identifikatu gabeko ganadua ikusi dute. Jabeei ekainaren 2ra arte epea eman diete hortik ateratzeko.
COVID-19a garaitzetik gertu Oarsoaldean: hamaseigarren eguna PCR positiborik gabe. Gaur eman ditu Osasun Sailak azken orduetako datuak.
Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan izena eman daiteke, hilaren 29ra arte. 2020-2021 ikasturtea irailaren 7an hasiko dute.
DBH1ekoei diru kopuru osoa itzuliko diete. DBH2ekoek bi aukera izango dituzte, errifak saltzen jarraitzea edo ez dituztenak saldu itzultzea.