COVID-19a garaitzetik gertu Oarsoaldean: hamaseigarren eguna PCR positiborik gabe

COVID-19a garaitzetik gertu Oarsoaldean: hamaseigarren eguna PCR positiborik gabe. Gaur eman ditu Osasun Sailak azken orduetako datuak.

Osasun Sailak atzoko (maiatzak 25) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. PCR testen emaitzak eman ditu. Horren arabera, Orsoaldeko lau herrietan ez da COVID-19gatik positiborik izan azken orduetan. Birusaren kontrako borrokan irabazle izaten ari dira herritarrak.

Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 24ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.

  • Errenteria-Orereta: 128 (=)
  • Pasaia: 51 (=)
  • Oiartzun: 27 (=)
  • Lezo: 21 (=)

Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.