Mendi publikoetatik identifikatu gabeko azienda ateratzeko deia egin du udalak

Kauso, Martuzenegi, Pikokarate eta Zaria mendietan identifikatu gabeko ganadua ikusi dute. Jabeei ekainaren 2ra arte epea eman diete hortik ateratzeko.

Pottoka Bianditz Pottoka bat, mendian [Artxiboko argazkia].

Oiartzungo Udalak identifikatu gabeko ganadua aurkitu du herriko hainbat mendi publikotan. Zehazki, Kauso, Martuzenegi, Pikokarate eta Zariako hainbat parajetan ikusi dituzte animaliak.

Identifikatu gabeko azienda larrean libre ibiltzeak Gipuzkoako Mendien Foru Araua eta Oiartzungo Larreen Ordenantza urratzen dituela gogorarazi du udalak. Horregatik, abelburu horien jabeei ekainaren 2ra arteko epea eman diete menditik atera ditzaten.

Egun horretatik aurrera, identifikatu gabeko azienda jaberik gabekotzat kontsideratuko dute. Horrela, abelburuak bildu eta menditik aterako dituzte udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.