500.000 euroko diru laguntzak iragarri ditu Pasaiako Udalak
COVID-19ak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, 500.000 euro bideratzea adostu dute Pasaiako PSEk, EAJk, EH Bilduk eta Podemosek.
Pasaiako Udalak 500.000 euroko diru laguntzak iragarri ditu, COVID-19ak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Diru laguntzak egoera zaurgarrian dauden pertsonei zuzendutakoak izango dira. Udalak adierazi duenez, laster iragarriko dituzte laguntza horiek eskatu ahal izateko bete beharreko baldintzak eta zenbatekoak izango diren.
Pasaiako Udalan ordezkaritza duten lau alderdiek aho batez adostutako erabakia izan da. 500.000 euroak, arloka banatuko dituzte; 150.000 euro Gizarte Larrialdietarako Laguntzen partida handitzera zuzenduko dira. Tokiko ekonomia suspertzeko asmoz, 250.000 ostalari eta merkatarien esku jarriko dira.
50.000 eurorekin aldiz, kontsumo bonuen kanpaina bultzatuko dute hobariak emanez. Bonu hauek herriko komertzioetan erabili beharko dira. Eskola materiala erosteko ere laguntzak iragarri dira; 35.000 euro EskolarALAI kanpainara bideratuko dira, ikasle pasaitarrek Pasaiako establezimenduetan erosten duten eskola-materiala diruz laguntzeko. Azkenik, gainontzeko 15.000 euroak, tokiko merkataritza sustatzeko sentsibilizazio kanpainetara bideratuko da.