COVID-19aren osasun larrialdian bizitza galdu dutenak gogoan, haga erdian dira herri sarrerako ikurrinak eta herriko armarria eta dolu-xingola duen bandera jarri dute udaletxean.
Madalenetako omenduen izendapena hutsik uztea onartu zuen atzo plenoak, aho batez. Horren gaineko prentsa oharra helarazi du Elkarrekin Errenteriak-IUk gaur komunikabideetara.
Udalen finantziazio murrizketen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lerrokatu izana leporatu die EH Bilduk jeltzale eta sozialistei. 2.346.393 euro gutxiago jasoko ditu Pasaiak.
Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak hamazazpigarren eguna egin du gose greban gaur; lehenengo hamabietan, egarri greba ere egin du. Egunero ari dira Ruizi elkartasuna erakutsi eta Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko protesta egiten Errenteria-Oreretan.
Sarek Izan bidea iniziatiba martxan jarri du, preso edo errefuxiatuta dauden pertsonen egoera irtenbidean eragiteko. Igande eguerdian aurkeztuko dute.
Bigarren fasean sartuta, jendeak are eta gogo gehiagorekin hartu ditu kaleak. Herritar ugarik Pasai Donibanek eskainitako arratsalde politaz gozatu ahal izan zuten.
Udal zerga eta tasak ordaintzeko egutegi berritua du Lezok. Aldi berean, poltsa konpostagarriak kiroldegian eta informazio bulegoan eskura daitezke.
Aldundiak bat egin du asteleheneko eraso matxista salatzeko elkarretaratzearekin. Bertan izango da foru erakundeko ordezkari bat.
Orereta Ikastolaren Haur Eskolan matrikula egiteko epea zabalik da ekainaren 8ra arte. COVID-19ak eragindako egoeraren testuinguruan, online egin behar da matrikula Orereta Ikastolaren webgunearen bidez.
COVID-19ak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, 500.000 euro bideratzea adostu dute Pasaiako PSEk, EAJk, EH Bilduk eta Podemosek.
Militarrik gabeko Jaizkibel aldarrikatzeko martxa ekainaren 14an egingo dute aurten. 10:00etan aterako da martxa Gurutze Santuaren plazatik.
Altzibarko bidegorriko komunak zein Donibane kalekoak gaur irekiko dituzte. Segurtasun neurriak hartuko dituzte, eta egunean sei aldiz garbituko.