Komun publikoak berriro ireki dituzte

Altzibarko bidegorriko komunak zein Donibane kalekoak gaur irekiko dituzte. Segurtasun neurriak hartuko dituzte, eta egunean sei aldiz garbituko.

oiartzun komun publikoak

Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera herriko komun publikoak irekita egongo dira. Arditurriko bidegorrikoak —Altzibarren— zein Donibane kalekoak irekita egongo dira.

Hori bai, segurtasun eta higiene neurri bereziak hartuko dituztela zehaztu dute. Horrela, egunean sei aldiz garbitu eta desinfektatuko dituzte komun horiek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.