Urmendi Eguna bertan behera uztea erabaki dute
Datorren igandean ospatuko lukete Urmendi Eguna, baina COVID-19ak behartu du bertan behera uztea. Ez dute beste ekitaldi batekin ordeztuko.
Urmendi Haur Eskolaren komunitateak datorren igandean —hilak 31— ospatu beharko luke bere urteroko festa. COVID-19ak behartuta, bertan behera utzi behar izan dute. Ez dute ospakizunik egingo.
Urmendi Festa haur eskolako komunitatearen arteko harremana indartzeko sortu zen, baita herriari ere ospakizun bat eskaintzeko. Urmendi Haur Eskolak azaldu dutenez, esentzia festak berak dauka: “Urmendin sortzen den giroak, antolatzeko izan den familia eta irakasleen arteko elkarlanak…”.
Festa ordeztu ezin daitekeela iritzita, ez dute beste ekitaldirik egingo. Elkarlanean eta giro onean egiteko aukera dutenean egingo dute.
Urmendi Haur Eskolako familia guztiek zuzenean jaso dute Urmendi Festa bertan behera uzteko arrazoiak azaltzen dituen gutun informatiboa, gaineratu dutenez.