COVID-19a ia-ia garaitua izan da Oarsoaldean: hamazazpi egun positiborik gabe
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 26) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. PCR testen emaitzak eman ditu. Horren arabera, PCR proben bidezko positibo berririk ez dago Oarsoaldeko lau herrietan. Ondo.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 24ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 128 (=)
- Pasaia: 51 (=)
- Oiartzun: 27 (=)
- Lezo: 21 (=)
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.