Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Dolu-xingola armarrian, mina arintzeko

COVID-19aren osasun larrialdian bizitza galdu dutenak gogoan, haga erdian dira herri sarrerako ikurrinak eta herriko armarria eta dolu-xingola duen bandera jarri dute udaletxean.

Errenteriako udaletxea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/27

Ez ohiko moduan egin zuen atzo udalbatzak ohiko saioa. Gai ordenatik kanpo, plenoa hasi aurretik, gogoan izan zituen Aizpea Otaegi alkateak udal korporazioaren izenean COVID-19aren osasun larrialdian bizitza galdu dutenak eta euren gertukoak. Udalbatzarenak, maitasun eta goxotasun hitzak izan ziren, lehen omenaldi xumea, joandakoen gertukoen barruetaraino sartutako mina arintzeko. Pena handia, txikitik bada ere osatzeko ukendua.

Ezinbestekotzat jo zuen Otaegik, maite direnak hiltzen laguntzea, azken egun eta orduetan akonpainatzea,  behar bezala agurtzea eta hildakoaren senide eta lagunek elkarrekin eta babestuta egoteko aukera izatea, “bai bizitza galtzera doana ahalik eta ondoen joan dadin, bai hemen geratzen garenok dolua ahalik eta ongien egin dezagun ere”.

Azken hori izanda, zalantzarik gabe, COVID-19aren ondoriorik lazgarriena: bakarrik hiltzera kondenatu ditu hamarnaka eta hamarnaka pertsona, eta horren jakitun, hilko ziren gertukoen ondoan izateko aukera ukatu die beste hainbesteri, horrek suposatzen duenarekin. Errealitate gordina, “berez erraza ez den hori konfinamenduak ikaragarri zaildu eta sufrimendua areagotu du”.

Herri ordezkari diren gisa, min hori arintzen laguntzeko ardura sentitzen dutela esan zuen atzoko saioan Otaegik korporazio osoaren izenean; horretarako, baldintza egokiak ematen direnean joan direnak gogoan izan eta ingurukoei babesa adierazteko ekitaldia egingo dute, “bitartean, modu xume honetan bada ere, joan direnei adiorik ez, eta ingurukoei besarkada bana”.

Ekitaldia egiteko baldintza egokien zain dira, baina atzoko keinu xumeaz harago, eta ekitaldia antolatu arte, Errenteriako sarreretako ikurrinak haga erdian izango dira, eta herriko armarria eta dolu-xingola dituen bandera jarri dute udaletxean.

Izan bekizue lurra arina.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.