Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkarrekin Errenteria-IU: "Aitortza merezi duen esfortzua egin du herriak"

Madalenetako omenduen izendapena hutsik uztea onartu zuen atzo plenoak, aho batez. Horren gaineko prentsa oharra helarazi du Elkarrekin Errenteriak-IUk gaur komunikabideetara.

Errenteria Elkarrekin Podemos koalizioak programa aurkeztu zueneko argazkia., iazko maiatzean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/27

Madalenetako omenduen izendapena hutsik uztea onartu zuen atzo plenoak, aho batez. Horren gaineko prentsa oharra helarazi du Elkarrekin Errenteriak-IUk gaur komunikabideetara. Izendapena hutsik utzita ere, atzoko plenoan adostutakoaren bidetik, aitortza egin nahi izan dio errenteriarrek egindako esfortzu kolektiboari.

COVID-19ak egunerokoa “hankaz gora” jarri duela esan da, datozen asteetan eta hilabeteetan ere ohiko errealitatea ez dela itzuliko nabarmendu du, “ezta hain gurea den, hainbeste maite ditugun madalenak ere. Errealitate honetan ezinezkoa da ospatzea gustatuko litzaigukeen moduan, kalean, familiarteko topaketetan, eta baldintzatu egingo ditu berriz elkartzea, ekintzak, eta aitortza ekitaldiak”. Urtero omentzen du udalak jaietan bere ibilbideagatik komunitateari ekarpena egiten dion norbanako edo elkartea, “egun bizi dugun egoerarekin, ezinbestekoa litzateke, ordea, inor omentzea merezi moduan, eta egiten duen ekarpena ikusaraztea merezi bezala. Ez litzateke bidezkoa, aurretik egindako aitortzen ezberdina litzatekeelako baldintzengatik. Merezi duten eta merezi dugun moduan omendu behar ditugu, besarkatuta eta aitortza horren goxoa sentituta”.

Desiragarriak ez diren egoera asko bistaratu ditu COVID-19aren krisiak Elkarrekin Errenteria-IUren ustetan, “baita gizarte eredu honek dituen beharrak. Errenterian behar horiek erantzuten ari gara. Errenteriarren gehiengoa eredugarria izan da, norbera zaintzea, elkar zaintzea dela erakutsi du, norbera babestea, besteak babestea dela,  norbera laguntzea elkarri laguntzea dela. Gu bat, komunitate bat, herri bat. Guztiak izaten ari gara solidarioak eta erantzunkide, jakin badakigulako hau dela krisi honi eta utziko dituen ondorioei aurre egiteko bidea”.

Komunitatearen esfortzuari aitortza egin nahi ziotela atzoko botoarekin gaineratu du azkenik Elkarrekin Errenteria-IUk, “Zaintza Sare publiko komunitarioarekin bat egin duten boluntarioen eta eragile sozialen lanari aitortza; oinarrizko zerbitzuetako langile guztiei aitortza: osasungintza langileak, garbiketa langileak, administrazioko langileak, udaltzaingoa, babes zibila, adinekoen egoitzetako langileak… Zaurgarrienak diren gure adinekoak lagundu dituzten guztiei aitortza; eta tokiko komertzioari eta horren atzean dauden pertsonei gure oinarrizko beharrak asetzeko esfortzu ikaragarria egin dutenak krisi honetan. Orain , inoiz baino gehiago behar dute gure babesa krisiaren fase berri honi aurre egiteko, eta Errenteriako kaleak bizitzaz betetzen jarraitzeko”.

Zaintza eta babes lana egin duten bizilagun guztiei aitortza publikoa egin die, “eskerrak eman guztiei, egoera honetatik elkarrekin aterako garelako. Komunitate gisa, indartuta”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.