Industrializazio garaiko lan baldintzak, nolakoak ziren?
Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zazpigarrena.
Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zazpigarrena.
Lan baldintzak zeintzuk ziren? Haurrak lanean aritzen ziren fabrika horietan? Soldatak, lan orduak, baldintzak, badago horren gaineko informaziorik?
Badakigu orokorrean, langile guztientzat, umeak barne, hasieratik ia XX. Mendera arte, 1890a arte, hamabi orduko lanordua arrunta zela denentzat. Kontuan hartu behar da gaixotasun batek jota edo lan istripua izaten zuten langileek ez zutela kobratzen soldatarik, eta ez zegoen segururik, ez zegoen laguntzarik enpresa aldetik, edo estatuaren aldetik. Gizon batentzat, gaixotasuna izatea familiaren miseria izan zitekeen.
Ez zegoen erretiro asegururik eta zahartzaro osoan lan egin beharko zuten, ahal zuten moduan.
Giro horretan, fabrika barruan diziplina gogorra zegoen, militarregia eta makineria bibalentea zen; langileen esfortzua aurrezten zuen, gutxiago eskatzen zuen lan bat egiteko gogorrena makinek egiten zutelako, baina beste alde batetik, enpresek erabiltzen zituzten makinak erritmo gogorrak ezartzeko. Baporezko makinak ehungintzan uhal jarrai batekin lotuta zeuden eta erritmoa enkargatuak jartzen zuen ez langile bakoitzak. Elektrizitatea sartzean berdin.
Bestalde, beste teknika bat erabiltzen zuten, destaju lana. Destajuarekin langilea ez zegoen behartuta ordutegi zehatz bat egitera lanean, lan kopuru bat egitera, baizik. Batzuk hamar ordu baino gutxiagoan amaitzen zuten, baina beste batzuk, hamalau ordu behar zituzten ehun bobina egiteko. 1900 arte hamar hamaika ordutakoa izaten zen lan jarduera, eta 1900etik aurrera hamar ordukoa zen teorian, baina destajuan ibiltzen zirenean aldakorra zen.
Haurrak XIX. Mendean zortzi edo hamar urterekin hasten ziren tailerretan eta fabriketan lanean; lan gogorra ez zuten egiten, baina bai ordutegi osoa. 1873an estatuak atera zuen lege bat debekatzen 10 urtetik beherako haurrek lan egitea. Debekua bai, baina ez zen ikuskatzailerik sortu, eta inork ez zuen bete agindu hori. Jarraitu zuten fabrika skotan 8-10 urte arteko haurrek lanean.
Olibeten 1900 urtean lanean ari ziren emakume eta gizon gehienak 10-12 urterekin hasi zirela. Oso arrunta zen 10 urterekin hastea fabrika batean eta halako lanaldiak egitea.
Estatuak berriro atera zuen lege bat 1900 urtean, 10 urtetik beherako haurrak hartzea debekatuz eta 10-14 urte arteko haurrek soilik sei orduko lanaldia egin zezaketela aginduz. Orokorrean, lehenengo debekua bete zuten fabrikek. Giro soziala aldatzen joan zen eta normalagoa zen haurrak eskolara bidaltzea, gurasoengan sentsibilitate gehiago bazegoen 12 urtera arte atzeratzeko fabrikan sartzea. Fabrikek ez zuten bete, ordea, sei orduko lanaldiaren gaineko agindua. 1906an adibidez, Fabril Laneran, haurrek hamar orduko lanaldiak egiten zituzten gehienetan.
Esan daiteke, 1903an Errenteriako fabriketan 16 urtetik beherako 76 mutil eta 60 neskek egiten zutela lan, 136 neska-mutil ari ziren oraindik fabriketan lanean XX. Mende hasieran.