Militarrik gabeko Jaizkibel aldarrikatzeko martxa, ekainaren 14an
Militarrik gabeko Jaizkibel aldarrikatzeko martxa ekainaren 14an egingo dute aurten. 10:00etan aterako da martxa Gurutze Santuaren plazatik.
Jaizkibel mendian militarrik nahi ez dutela aldarrikatzeko, eta mendiak osoki herritarren erabilera askerako izan behar duela bultzatzeko martxak ez du hutsik egingo aurten. Ekainaren 14an da, igandea. 10:00etan abiatuko da martxa Gurutze Santuaren plazatik, eremu militarrera joateko. Mobilizazioaren leloa, h0nakoa: Gastu militarrak behar sozialetara’
Martxarako atxikimenduak batzen ari direla azaldu diote HITZAri antolatzaileek. Baina nabarmendu dute, aurten, Euskal Herriko hainbat talde eta erakunde bat egiten ari direla iniziatibarekin, tartean bost talde antimilitarista. Ondoko kartelean daude horietako batzuk.
Deitzaileen arabera, euren aldarriek koronabirusaren krisian indar handiagoa hartu dute. Izan ere, armada ikusi ahal izan da bertako herrietan, eta horrek herritarrak aztoratu egin ditu, “krisi sanitarioan gizartea gehiago militarizatu dute”. Gainera, aurten, Espainiako Gobernuak helburu militarretarako 20.054 milioi euro bideratuko dituela jakinarazi dute.
Garbi dute Jaizkibelek herritarrena izan behar duela, ez militarrera. Gainera, erabilera militarrak naturaren eta ingurumenaren errespetuarekin talka egiten duela jakinarazi dute deitzaileek.