Udal zerga eta tasak ordaintzeko egutegi berritua du Lezok
Udal zerga eta tasak ordaintzeko egutegi berritua du Lezok. Aldi berean, poltsa konpostagarriak kiroldegian eta informazio bulegoan eskura daitezke.
Lezoko Udalak udal zerga eta tasen egutegi berriaren azalpenak eman ditu. Izan ere, martxoaren 26an osasun larrialdi egoera dekretatu zenean, zerga eta tasa horien ordainketa atzeratzea erabaki zuen udalak. Bada egoerak hobera egon duen honetan, horiek ordaintzeko datak zehaztu ditu, maiatzaren 22ko alkate dekretuz.
Honakoak dira data horiek:
- Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ): borondatezko epea ekainaren 30a arte.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ): borondatezko epea abuztuaren 1etik irailaren 15a arte.
- Ura eta estolderia -2019/04 epealdia-: borondatezko epea ekainaren 30a arte.
- Ura eta estolderia -2020/01 epealdia-: borondatezkoa epea uztailaren 10a arte.
- Udal baratzak: borondatezko epea ekainaren 30a arte.
- Gainerako zerga eta tasen epealdiak mantendu egingo dira.
Poltsa konpostagarriak
Bestalde, eta arintze fasearen harira, Lezoko Udalak jakinarazi du poltsa konpostagarria lortzeko aukera dutela berriz ere lezoarrek. Horiek kiroldegiko makinan edo udal informazio bulegoan har daitezke, 10:00etatik 13:00etara. Kiroldegia berez itxita dago, baina poltsak eskuratzeko aukera badago bertako sarreran. Han, osasun neurriak ziurtatzeko neurriak mantendu behar dira: banaka sartu behar da, eta jarri duten gela erabili behar da.
Aldi berean, San Markoseko Mankomunitateak zehaztu du garbiguneak asteburuetan ere zabalduko direla. Ordutegiak eta baldintzak kontsultatzeko sartu mankomunitatearen webgunera.