Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udalen eta aldundiaren arteko mahaian eztabaidatutakoa loteslea izatea nahi dute Podemosek eta EH Bilduk

Telematikoki egindako lehen udalbatzarrean, pandemiaren biktimei elkartasuna adieraztearekin batera, herritar guztiek egindako "ahalegina" eskertu zuten lau udal taldeek.

Pasaiako Udalbatza telematikoki bildu zen lehen aldiz.
Pasaia
2020/05/27

Pasaiako Udalbatza telematikoki bildu zen lehen aldiz atzo arratsaldean, koronabirusaren aurkako segurtasun neurri gisa. COVID-19aren ondorioak gehien pairatu dituztenentzat elkartasun adierazpenak egin zituzten bozeramaileek. Izaskun Gomez alkateak, hiritarrei ere eskerrak eman zizkien “pasaitarron jarrera eredugarria izan da”.

EH Bilduko bozeramaile Iraitz Pazosek bide beretik jo zuen eta pasaitarrek jokatutako papera nabarmendu zuen, “bi aste daramazkigu kutsatze berririk gabe gure herrian eta hori herritarron arduraren ondorio zuzena da”. Aurrerago, izurriteak “publikoak duen garrantzia” agerian utzi duela adierazi zuen Xabier Alegria zinegotziak, eta “pribatizazioa eta azpikontraten aurrean” sektore publikoa defendatzearen alde egin zuen.

Giro adeitsuan garatu zen plenoa. Birusaren ondorioz, lau alderdien arteko informazio fluxua etengabekoa izan da halabeharrez, eta laurek eskertu zuten bertatik ateratako harreman zintzoa. 11. puntuan iritsi zen arratsaldeko desadostasun nagusia, EAJ eta PSEk Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalen arteko elkarrizketarako espazio bat sortzeari buruzko mozioa alegia. Podemos Ahal Duguk eta EH Bilduk, emendakinak aurkeztu zituzten, udal gobernuaren mozioa aldatzeko.

Moreak eta abertzaleak elkar babestu ziren, baina bi emendakinak atzera bota zituzten PSEk eta PNVk. EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek krisialdi ekonomikoaren ondorioz zerga bilketak behera egingo duenez, mozioaren defentsa egin zuen, “Foru Aldundiak eta EUDELeko Gipuzkoako Lurralde Batzordeak osatuta, krisi honi erantzuteko modu koordinatuan mahai bat eratzea proposatzen dugu”.

Podemoseko bozeramaile Julen Rodriguezek, “elkarrizketarako espazio bat sortzea” ontzat jo zuen, baina “eraginkorra” izan ezean, espazio hura “aldundiaren erabakiak zuritzeko” baino ez duela balio gaineratu zuen. Udalak erabakitzeko gaitasuna izatea aldarrikatu zuten Podemosekoek emendakinaren bitartez. Rodriguezek eredu argigarri bat ere aipatu zuen, “helburu hutsalak izango lituzke; aldundiak prentsa deialdi bat deituko balu, udalek mahai horren bitartez jakingo lukete. Askoz ere gehiago ez luke emango mahai horrek”.

EH Bilduk ere mahaiaren alde agertu zen ez ordea, formarekin “Foru Aldundiak aldebakarren hartutako erabakia izan da” esan zuen Pazos bozeramaileak. Emendakinaz gaina EH Bilduk mozio propioa aurkeztu zuen, aldundi eta udalerrien arteko foroa “loteslea” izan dadila eskatuz. Udalen erabakitzeko eskubidea bermatzea zen koalizioaren mozioaren gakoa “zuen mozioak bakarrik foroa eskatzen du eta gureak eskatzen du foru hori loteslea izatea ala gutxienez, bertan hitz egiten dena foru araudian isla dadila”.

Berriz ere Podemosek eta EH Bilduk alde bozkatu zuten eta udal gobernuko alderdiak aurka. Haien ezezkoa azaltzean, PSEko Lore Suarezek abertzaleen mozioa “soilik diruan” oinarritzea gaitzetsi zuen. Haien mozioak ordea, “proiektuak” dituela helburu adierazi zuen, proiektu horien adibiderik aipatu gabe.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.