Autogarbigarriak diren sei komunak, berriro zabalik
Panier, Ondartxo, Jose Manuel Zamarreño parkea, Lartzabal, Urdaburu, eta Aita Donosti kalekoak dira, hain zuzen ere.
KAputxinoetako komuna da irudikoa. Erabilgarri daude berriro autogarbigarriak diren herriko sei komun publikoak. Panier, Ondartxo, Jose Manuel Zamarreño parkea, Lartzabal, Urdaburu, eta Aita Donosti kalekoak dira, hain zuzen ere.
Erabilera bakoitzeko biruzida berezi batekin garbiketa egingo dute automatikoki komun horiek eta gainera, garbitzaile batek egunero garbituko ditu.
ALhondiga eta Fanderiako komunetan ezin dira COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak bermatu, eta ondorioz, ez dira irekiko.
