Joera mantentzen da: positibo berririk gabeko beste egun bat Oarsoaldean
Osasun Sailak zabaldutako azken datuen arabera, hemezortzi egun bete ditu Oarsoaldeak positibo berririk gabe.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 27) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur, eta PCR testen emaitzak eman ditu. Horren arabera, PCR proben bidezko positibo berririk ez dago Oarsoaldeko lau herrietan.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 26ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 128 (=)
- Pasaia: 51 (=)
- Oiartzun: 27 (=)
- Lezo: 21 (=)
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.