Ostalaritza establezimenduei aurrera egiten lagunduko dien neurriak hartu dituzte, baina herritarren espazio publiko eskubideak errespetatuz.
Azken partida jokatu zutenetik bi hilabete pasatu ondoren, Espainiako Lehen Mailan ariko dela jakinarazi diote Eibarri. Nerea Abancens 'Napo' kapitainak hunkituta bizitu du une hori.
1980ko maiatzaren 14an euskal mendizaleek munduko gailurra jo zuten lehen aldiz. Felipe Uriarte sanjuandarra lorpen nazional horren parte izan zen. 76 urte beteta, gidari gisa jarduten jarraitzen duela azaldu dio mendizaleak HITZAri.
Arinaldiaren bigarren fasean sartu dira Oarsoaldea eta Bidasoa, eta eguzkiak lagunduta herritarrek kaleak bete dituzten arren, kontraste nabarmena dago herrien eta auzoen artean.
Haien egoeraz ohartarazteko, bat egin zuten atzo berriz ere Pasaiako ostalariek; taberna eta jatetxeak ordu erdiz itxi zituzten lau barrutietan.
2010eko maiatzaren 23an egin zuten hondakinen atez ateko lehenengo bilketa Oiartzunen. Erabat egonkortuta dago sistema, eta gaika sailkatzeaz gain, herritarrak kontzientziatu nahi dituzte, hondakin gutxiago sortzeko.
Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, bederatzigarrena.
Astelehenean eraso zuten emakumea babesteko eta indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Lezon. Haserrea eta amorrua, plazako sentimenduak.
Liburutegian maileguak egin ahalko dira eta Errenteriako Udalaren Kultura Sailak arreta eskainiko du aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Ekainaren 1etik (astelehena) aurrera, maileguak aurrez aurre egin ahalko dira Antxo, Donibane, San Pedro eta Donibaneko liburutegietan.
Oroitzene AEK, astelehenetik euskara gosea dutenen zain. Aurrez aurreko harrera zerbitzuari ekingo diote astelehenean, txanda eskatuta.
COVID-19ak sortutako larrialdi egoeragatik zerbitzua murriztuta egon da. Astelehenetik aurrera, berriro aterako da ordu erdiro, Arraguatik.
Mailegu zerbitzuarekin zabalduko ditu ateak Andreone liburutegiak. Bestelako zerbitzuek etenda jarraituko dute. Segurtasun neurriak bete behar dira.
Garapen agentziak bere bulegoak irekiko ditu astelehenean. Hitzordua hartu beharko da lehenago, eta musukoa erabili beharko da.
Elkarrekin Podemos-IU Errenteriaren hauteskunde bulegoa astelehenean zabalik. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen posta botoa kudeatzeko zabalduko dute.
COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko, hileroko odol emate saioari eustea erabaki dute Errenteria-Oreretako Odol Emaileak taldeak. 18:00etatik 20:30etara eman ahalko da odola.
Hemeretzi egun infektaturik gabe Oarsoaldean, Osasun Sailak gau zabaldu duen txostenaren arabera. PCR testen emaitza da hori.
Luberri interpretazio zentro geologikoa eta Soinuenea datorren astean irekiko dituzte. Muga eta baldintza batzuk egongo dira bisitatzeko.