Ekainaren 2an odola emateko aukera izango da Merkatuzarren
COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko, hileroko odol emate saioari eustea erabaki dute Errenteria-Oreretako Odol Emaileak taldeak. 18:00etatik 20:30etara eman ahalko da odola.

18:00etatik 20:30etara iraungo du saioak.
Ekainaren 2an (asteartea) odola emateko aukera izango da Errenteria-Oreretako Merkatuzarren 18:00etatik 20:30etara. COVID-19aren kutsatzeko aukerak murrizte aldera, saioa egiteko espazioa aldatzea erabaki dute; Reyna aretoan eta Beraungo anbulatorioan ezingo lukete saioa antolatu, segurtasun neurriak urratu gabe.
Errenteria-Oreretako Odol Emaileak taldeak azaldu duenez, bertaratzen direnen artean 50-55 deituko dituzte odola ematera. Odola eman nahi duten herritarrek 699 474 985 (Txuss) edo 600 224 950 (Biki) telefono zenbakietara deitu beharko dute hitzordua adosteko.