Hemeretzi egun infektaturik gabe Oarsoaldean
Hemeretzi egun infektaturik gabe Oarsoaldean, Osasun Sailak gau zabaldu duen txostenaren arabera. PCR testen emaitza da hori.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 28) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur, eta PCR testen emaitzak eman ditu. Horren arabera, PCR proben bidezko positibo berririk ez dago Oarsoaldeko lau herrietan.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopuru metatua. Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena (test horietan, gaixotasuna izan gabe, horren antigorputzak antzematen dira). Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 126
- Pasaia: 53
- Oiartzun: 27
- Lezo: 22
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.