Oroitzene AEK, astelehenetik euskara gosea dutenen zain
Oroitzene AEK, astelehenetik euskara gosea dutenen zain. Aurrez aurreko harrera zerbitzuari ekingo diote astelehenean, txanda eskatuta.
‘Normaltasun berrira’, edo dena delakora beste urrats bat. Lezoko Oroitzene AEK-ko kideek iragarri dute astelehenean (ekainak 1) ateak zabalik izango dituztela euskara gose direnentzat. Aurrez aurreko artapenari ekingo diote. Abisua: hara joateko aldez aurretik txanda eskatu behar da, 943 51 91 44 edo 607 59 88 71 telefono zenbakietara deituz (honetan Whatsappa erabil daiteke). Banan-banako tutoretzak egiteko aukera izango da aldi berean.
Oroitzeneko lagunek balioan jarri dute itxialdia bitartean ikasleek nahiz irakasleek egin duten lana. Izan ere, euskara ikasteko prozesuari eutsi diot, oso kontrako baldintzetan. “Doakiela gure txalorik eta miresmenik handiena haiei”, esan dute euskaltegikoek