Patxi Ruizen borrokaldia babesteko, berriz ere kalean
Patxi Ruizen borrokaldia babesteko, berriz ere kalean izan ziren atzo herritarrak. Gaurko mobilizazioa 20:30ean egingo dute, 20:00etan kartelada dagoelako.
Atzo arratsean Murtzia II espetxeko erizaindegian gore greban den Patxi Ruiz presoari nahiz euskal preso guztiei babesa adieazteko mobilizazioa egin zuten Errenteria-Oreretan. Gamon Zumardian bildu ondoren, Iztietako anbulategiaren ingurura joan ziren euren aldarrikapenak jendartean zabaltzera. Gaur hemezortzigarren eguna da greban Ruizek.
Gaur (ostirala) 20:30ean egingo dute Ruizen borrokaldia babesteko mobilizazioa. 20:00etan ostiraletako karteladaren txanda izango da.





