Etenda egon diren tramite administratiboak berriro itzuli dira
COVID-19ak eragindako larrialdi egoeran geldituta egon ondoren, udalaren tramite administratiboak berriro hasi direla jakinarazi dute.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, COVID-19ak sortutako larrialdi egoerarengatik etenda egon diren tramite administratiboak berriro jarri dira martxan.
Pixkanaka bada ere, Oiartzungo Udala pandemia zabaldu zen aurreko egoerara bueltatzen ari da.