Ehuntzeren tailerretan egindako lanen erakusketa, datorren astean
Ikasturtean egindako tailerretan landutakoa erakutsiko dute datorren astelehenetik asteazkenera bitartean, Ehuntze espazioan bertan.
COVID-19ak nahi baino lehenago etenarazi zuen ikasturtea, baina ordura arte egindako lanak erakusteko aukera egongo da, egoeraren arintzea aprobetxatuta. Ehuntze espazioko sorkuntza tailerretan 2019-2020 ikasturtean egindako lanak ikusi ahal izango dira datorren astean.
Hilaren 8tik 11ra —astelehenetik ostegunera— Ehuntze espazioan bertan jarriko dituzte sorkuntza lan horiek. 18:00etatik 20:30era egongo da irekita. Jakinarazi dutenez, osasun neurriak hartuko dituzte.