Andre Mari kaleko eraikin bateko suhesia zartatu da
Udaltzainek Andre Mari kalea moztu dute, eta suhiltzaileek joan behar izan dute segurtatzera. Ez da ezbehar pertsonalik egon.
Andre Mari kaleko eraikin zahar bateko —Boni zapata dendaren gainekoa— suhesia zartatu da. Udaltzainek kalea itxi dute, eta suhiltzaileak joan dira eremua segurtatzera.
Ez da ezbehar pertsonalik egon, baina ikusmin handia sortu du. 12:00ak inguruan ohartu dira istripuarekin, jendetza pasatzen den momentuan.
Zartatu dena suhesia da. Suteak eraikinetik eraikinera ez hedatzeko sortu ziren, batez ere herria suntsitu zuen 1638ko sutearen ondoren.
Aldamioa, bihar
Udalak arratsaldean ateratako prentsa ohar baten bitartez jakinarazi duenez, eraikin horretan zein inguruko sotoetan hainbat argibide jarri dituzte. Arrisku eremua zedarritu dute, eta inguruan ez geratzeko eskatu.
Fatxada konponduko duen enpresak bihar bertan (igandea) jarriko du aldamioa. Udalak eskatu Udaltzaingoaren seinaleei kasu egiteko.