[Galeria] Erabakitzeko eskubidearen aldarria, plazara
Hamaika Gara dinamikak edozeri buruz erabakitzeko ahalmena izatea ahalbidetzea nahi du. Herritarrek beren aldarriak eraman dituzte.
Hamaika Gara dinamikak asteburu honetan plazak hartzeko deialdia zabaldu du. Lezon gaur egun dute, eta erabakitzeko eskubidea, bere zentzu zabalean, aldarrikatu dute.
Herritarrek kartulinetan idatzi dituzte beren aldarriak, eta Gurutze Santuaren plazako erdigunera eraman dituzte. Hemen erabaki mosaikoa osatu dute mezu guztiekin.
