Ez ohiko plenoa egingo dute bihar, merkataritza txikiari buruzkoa
Oiartzungo Udalbatza bihar eguerdian elkartuko da, merkataritza eta ostalaritza establezimenduentzako laguntzen oinarriak onartzeko.
Oiartzungo Udalbatza plenora deitu dute, bihar eguerdirako. Gai bakarra izango dute mahai gainean: herriko merkatari eta ostalariei diru laguntzak emateko oinarrien onarpena.
Udalbatzarra 13:30ean hasiko da, eta aurreko plenoetan bezala, zazpi elkartuko dira udaletxean. Gainontzekoek telematikoki parte hartuko dute.