Gazteen Antzerki Eskolan izena eman daiteke
12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako antzerki eskoletan izena emateko epea zabalik dago. Aurten online izango da izen ematea.
Gazteen Antzerki Eskolan aritzeko izen emate epea zabaldu dute gaur. 2020/2021ean antzerkia egin nahi duten 12 eta 18 urte arteko gazteek online eman beharko dute izena. Galdetegi hau bete beharko dute. Hilaren 18ra arteko epea izango dute horretarako.
Lau ordutegi eskainiko dituzte: astearte, asteazken eta ostiraletan izango da.
Zalantzak argitu edo informazio gehiago behar dutenek 943 49 10 34 telefono zenbakira dei dezakete. Kultura sailaren e-posta helbidera edo antzerki eskolarenera idatz dezakete, nahi izanez gero.