Hasi dituzte konponketak Andre Mari kaleko etxebizitza eraikinean
Andre Mari kaleko eraikin bateko suhesia zartatu zen larunbatean.
Andre Mari kaleko eraikin bateko suhesia zartatu zen larunbatean. Ez zen ezbehar pertsonalik izan. Hura erortzeko arriskuaren aurrean kale hori moztuta dago larunbatetik eta lokarriz hesituta arrisku eremua. Atzo bertan, konponketa egingo duen enpresak aldamioa jarri zuen, eta dagoeneko hasi dira lanean.
Udaletik eskatu diete herritarrei Udaltzaingoak jarritako seinaleei kasu egiteko.