Haurtzarokoek sakabanatuta baina goxo ospatu dute Ikastola Eguna
Larunbatean ospatu zuten ikastola eguna. Hezkuntza komunitateko kideek beren argazki edota bideoak bidali zituzten.
Ez ohiko egoeran, ez ohiko ospakizuna. Haurtzaro Ikastolako hezkuntza komunitateak Ikastola Eguna ospatu zuen pasa den larunbatean.
Ikastolako eremuan denek elkarrekin ospatzeko aukera mahai gainean izan zuten, segurtasun neurriak hartuta betiere, baina eguraldiak lagunduko ez zuenez, konfinamendu garaian sortutako ospakizunen moldera jo zuten.
Komunitateko kideek beren argazki edota bideoak bidali zituzten, eta bideo honetan bildu dituzte. Gaur zabaldu dituzte.
Larunbatean bertan, beste lau bideo zabaldu zituzten.
- 11:00etan, zuzeneko bat egin zuten, ospakizuna hasiko zutela iragartzeko.
- Hori bukatzean, Iñaki Uzkudun ikastolako presidentearen agurra zabaldu zuten.
- Ikastolako langileek eurek bideo bat osatu zuten.
- Eta, egunarekin bukatzeko, datorren urtean Haurtzaron jarraituko ez dutenek —DBH4koek— egin zuten agur bideoa partekatu zuten.