OIbehARraTZUNa Oiartzungo Tinderraren korapiloa askatu du Txinalkak
Oiartzungo helduen antzerki taldeak 'OIbehARraTZUNa' antzezlana bideo formatura moldatu du. Oiartzun Aurrearen bitartez zabaldu dute.
Txinalka helduen antzerki taldeak OIbehARraTZUNa antzezlana bideo moldatu eta bideo formatura eraman du. Oiartzun Aurrea dinamikaren eskutik zabaldu dute antzezlan hori.
OIbehARraTZUNa harreman sozial-afektiboetan sakontzeko plataforma digital bat da. Eufemismorik gabe: larrua jotzeko-edo aplikazio bat. Hiru ikus-entzunezko pilulatan zabaldu dute antzezlana.
Lehenengo bideoan plataformaren sei erabiltzaile aurkeztu zituzten; bigarrenean, beste hainbeste; eta hirugarren bideoan —asteburu honetan zabaldu dutena— erabiltzaileen arteko interakzioak erakutsi dituzte. Oiartzunen ligatu daitekeela erakutsi nahi izan dute Txinalkakoek. Ala ezin al da? Onena, bideoak ikustea da.
Entseguak, bertan behera
Ikasturtero bezala, Txinalka antzerki taldekoak antzezlan bat prestatzen ari ziren. COVID-19ak, baina, entseguak eten zituen. Egoera normalizatzen denerako utzi beharko dute.